Ander, 27 | Logela, Irun

Liburutegiari buruz…

Bere xumean etxeko logelako kide preziatu eta maitatua da apalategia. Irakurritako liburu guztiak ez daude bertan, eta daudenak ere ezin osorik gogoratu. Baina badakit bizitzako uneren batean bidaide izan ditudala denak, eta oraindik ere hor daudela zain, eskuzabal, eskuetan hartu bakoitzean istorio, kontakizun, sekretu eta testigantza askotarikoak partekatzeko prest. Altxorra da hori. Pribilegioa.

Askotan pentsatu izan dut kiromanteak eskua nola, bakarren batek gure liburutegiak arretaz behatuko balitu beharbada sustoren bat edo beste emango ligukeela. Edo agian ez. Egia esan eskua zabaldu eta ahurra erakusteak ez gaitu etxeko ataria zabaldu eta liburutegia bistan izateak bezainbeste biluzten, ziurrenik.

Liburutegiko harribitxia:

Nire liburu gustukoena: asko dira, baina ez dut sekula ahaztuko gaztetan Patrick Süskinden “Perfumea: Hiltzaile baten historia” irakurtzean hartu nuen gozatua. Hura bai zirrara orririk orri!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s