Naima, 25 | Egongela, Tromsø (Norvegia)

Liburutegiari buruz…

Nire liburutegiek biltegiz asko dute. Bertan irakurri gabeko liburuak izatea gustatzen zait, horiek osatzen dute hain zuzen irakurtzeke ditudan liburuen zerrenda. Hara eta hona ibiltzen naizenez, ia hiru urtero liburutegi berri bat sortu behar izaten dut: egiteko zaila izaten da hori, baina zirraragarria aldi berean!

Tromsøko liburutegia da argazkikoa. Liburu batzuk nirekin etorri ziren Bilbotik: King Kong teoria (Virginie Despentes, 2006), Aulki bat elurretan (Uxue Alberdi, 2007), Sua falta zaigu (Katixa Agirre, 2007) eta Jenisjoplin (Uxue Alberdi, 2017). Gainerakoak pixkanaka iritsi dira apalategira.

Liburutegiko harribitxia:

Asko ditut gustuko. Azkena LISIPEsusa bildumako “Kontrako eztarritik” (Uxue Alberdi, 2019). Zergatik? Hona Twitterren argitaratutako hitzak: 

@LISIPEsusa bildumako “Kontrako eztarritik” bukatu berri dut. Denbora hartu dut irakurketan digeritzea kostatu zaidalako, publiko bezala hainbeste gozatzen dudan eta hain idealizatuta nuen bertsolaritzaren mundua ikusteko/entzuteko/ulertzeko bide berriak erakutsi dizkidalako.

Ez hori bakarrik, barruraino heldu zait testigantza asko nireak ere sentitu ditudalako. Emakume bertsolari askok bezala, zientzian ere merezimendu falta, pribilegiatua sentitzea eta demostratzeko beharra maiz sentitu ditut. Eta ez naiz zientzian horrela sentitzen den neska bakarra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s