Naima, 25 | Egongela, Tromsø (Norvegia)

Liburutegiari buruz… Nire liburutegiek biltegiz asko dute. Bertan irakurri gabeko liburuak izatea gustatzen zait, horiek osatzen dute hain zuzen irakurtzeke ditudan liburuen zerrenda. Hara eta hona ibiltzen naizenez, ia hiru urtero liburutegi berri bat sortu behar izaten dut: egiteko zaila izaten da hori, baina zirraragarria aldi berean! Tromsøko liburutegia da argazkikoa. Liburu batzuk nirekin etorri ziren Bilbotik: King Kong teoria (Virginie Despentes, 2006), Aulki bat elurretan (Uxue Alberdi, 2007), … Irakurtzen jarraitu Naima, 25 | Egongela, Tromsø (Norvegia)

Ander, 27 | Logela, Irun

Liburutegiari buruz… Bere xumean etxeko logelako kide preziatu eta maitatua da apalategia. Irakurritako liburu guztiak ez daude bertan, eta daudenak ere ezin osorik gogoratu. Baina badakit bizitzako uneren batean bidaide izan ditudala denak, eta oraindik ere hor daudela zain, eskuzabal, eskuetan hartu bakoitzean istorio, kontakizun, sekretu eta testigantza askotarikoak partekatzeko prest. Altxorra da hori. Pribilegioa. Askotan pentsatu izan dut kiromanteak eskua nola, bakarren batek gure … Irakurtzen jarraitu Ander, 27 | Logela, Irun

DLP | Hitz eta melodia bilduma, sukalde-egongelako txokoan, Gasteizko alde zaharra.

Nire liburutegiaz… Arimarentzako ukendu, fuel for your mind, du Prozac en papier, inspiración para mis fantasías, doces de todos os sabores.  MANIFESTUA  Ez dezatela hautsik pilatu,  ez ditzagun etxeko liburutegiak hilhobi bihurtu, esku askoren ferekak egingo du orrialde bat zoriontsu. Inprentako hitzetan eta hitz kantatuetan plazera bilatu.  Aberastasun hau ez da kontabilizatzen,  literaturaren balioa dirudiena baino zabalagoa da.  Liburutegi publikoak munduko tokirik atseginenak dira,  milaka … Irakurtzen jarraitu DLP | Hitz eta melodia bilduma, sukalde-egongelako txokoan, Gasteizko alde zaharra.

Begoña, 56 | Bulegoa, Irun

Liburutegiari buruz… Liburutegiak bere magalean jasotzen nau; bertan dauden liburuek naizena osatu baitute urtez urte. Liburutegiko harribitxia: Harribitxi bakar bat aukeratzea ez da erraza: Joseba Sarrionaindiaren “Ainhoari gutunak” , Marguerite Yourzenar-en “Memorias de Adriano”… Eskuartean dudan Wislawa Szymborskaren “Instante” aipatuko dut, izena ez bezala, haren poesia ezin hurbilagoa delako.         “Zuhaitzaren hosto guztiak erauzi zituen ekaitzak.         Bat ez. Hura adar biluzian bakar-bakarrik ibil zedin … Irakurtzen jarraitu Begoña, 56 | Bulegoa, Irun

Iraun haurreskola | Irun

Gure liburutegiaz… “Iraun haur eskolak duela 10 urte ireki zituen ateak eta Irunen dago kokatuta. Liburutegi hau familia zein hezitzaileentzat dago eskuragarri. 0-3 etapan suertatu daitezkeen zalantza, beldur eta kezkei erantzuteko helburuarekin sortu genuen duela 4 urte. Liburuak hartzea librea da beti ere berriz ekartzeko konpromisoarekin. Liburutegia Haur Eskolako sarreran kokatuta dago.” Irakurtzen jarraitu Iraun haurreskola | Irun

Eider Adeletx | Izotz Fabrikako aldapatik gora, Trintxerpe

Liburutegiari buruz… As noites da Radio Lisboa entzuten pasa ditut gauak liburutegi honetan. Izar betaurrekodunen zai. 94.4 fm. Bigarren eskuko liburuak, atzerrikoak, zazpi aldiz irakurriak eta inoiz irakurri gabeak. Hautsak harrapatu baino lehenago irakurri nahi ditut denak, bat bera ere utzi gabe. Baina etengabean ari naiz liburu berriak ekartzen. Pilatu egiten zaizkit. Beldur naiz egun batean apalak ez ote dion pisuari eutsiko. “Itzalean logelan flexoaren … Irakurtzen jarraitu Eider Adeletx | Izotz Fabrikako aldapatik gora, Trintxerpe