Honi buruz

Zer da Liburuminguru ?

Liburutegien argazki-bilduma osatzeko asmoz sortutako egitasmoa da, etxean ditugun liburutegiena hain zuzen ere, hain gure eta hain misteriotsu diren horiek!

Aldian behin, norbaiten liburutegiaren argazkia argitaratzea da asmoa, testu txikia lagun. Hori guztia webgune honetan jaso, eta, gero, Twitterren lotura egin.

Gainera, literaturak eta euskarak bat egingo dute bertan, euskaraz argitaratuko baitira eduki guztiak. Euskaraz ez badakizu, egin ezazu zure hizkuntzan, Liburumingurun itzulpenarekin agertuko da eta.

Parte hartu nahi ?