Parte hartu

Parte hartu nahi duzu?

Oso erraza da, hiru pauso besterik ez dira jarraitu behar :

1 . Atera argazkia zure liburutegiari (dagoen horretan: txikia, handia, kaotikoa,…- dagoen lekuan dagoela)

2 . Idatzi testu laburra gidoi honi jarraituz * :
> Adierazi liburutegia norena den (izena edo izen-abizenak) ; non dagoen (adibidez “Sukaldea, Irun”) ; eta zeure adina (nahi izanez gero).

> Idatzi zure liburutegiari buruzko esaldi labur edo luze bat (nahi bezala) : adib. zuretzat zein balio duen, zer iradokitzen dizun, nola definituko zenukeen…

> Esan zein den liburutegiko harribitxia (zure libururik kuttunena, preziatuena).

3 . Azkenik bidal ezazu hori guztia posta elektroniko bidez liburuminguru@gmail.com helbidera. **

Beste norbaiten liburutegia erakutsi nahi baduzu, eta haren onespena baduzu, primeran! Zenbat eta liburutegi gehiago, hobe!

Euskaraz ez badakizu, egin ezazu zure hizkuntzan, Liburumingurun itzulpenarekin agertuko da eta.

Jasotakoa webgune honetan argitaratuko da, eta gero Twitterren egingo dut lotura.

Zer iruditzen? Parte hartu nahi?

.

*Beharrezko iritziz gero, argitaratu aurretik aldaketak egingo ditugu jasotako edukietan.

**Argazkia eta testua bidaltzen dituenak baimena ematen du eduki hori Liburuminguru proiektuko euskarrietan argitaratzeko, webgune honetan zein sare sozialetan.