Ander, 27 | Logela, Irun

Liburutegiari buruz… Bere xumean etxeko logelako kide preziatu eta maitatua da apalategia. Irakurritako liburu guztiak ez daude bertan, eta daudenak ere ezin osorik gogoratu. Baina badakit bizitzako uneren batean bidaide izan ditudala denak, eta oraindik ere hor daudela zain, eskuzabal, eskuetan hartu bakoitzean istorio, kontakizun, sekretu eta testigantza askotarikoak partekatzeko prest. Altxorra da hori. Pribilegioa. Askotan pentsatu izan dut kiromanteak eskua nola, bakarren batek gure … Irakurtzen jarraitu Ander, 27 | Logela, Irun

Begoña, 56 | Bulegoa, Irun

Liburutegiari buruz… Liburutegiak bere magalean jasotzen nau; bertan dauden liburuek naizena osatu baitute urtez urte. Liburutegiko harribitxia: Harribitxi bakar bat aukeratzea ez da erraza: Joseba Sarrionaindiaren “Ainhoari gutunak” , Marguerite Yourzenar-en “Memorias de Adriano”… Eskuartean dudan Wislawa Szymborskaren “Instante” aipatuko dut, izena ez bezala, haren poesia ezin hurbilagoa delako.         “Zuhaitzaren hosto guztiak erauzi zituen ekaitzak.         Bat ez. Hura adar biluzian bakar-bakarrik ibil zedin … Irakurtzen jarraitu Begoña, 56 | Bulegoa, Irun

Iraun haurreskola | Irun

Gure liburutegiaz… “Iraun haur eskolak duela 10 urte ireki zituen ateak eta Irunen dago kokatuta. Liburutegi hau familia zein hezitzaileentzat dago eskuragarri. 0-3 etapan suertatu daitezkeen zalantza, beldur eta kezkei erantzuteko helburuarekin sortu genuen duela 4 urte. Liburuak hartzea librea da beti ere berriz ekartzeko konpromisoarekin. Liburutegia Haur Eskolako sarreran kokatuta dago.” Irakurtzen jarraitu Iraun haurreskola | Irun

Idoia, 39 | Egongela, Irun

Liburutegiari buruz… “Gure etxeko liburutegia da hau! Egongelan dago kokatuta. Gaika sailkatzen saiatu naiz: amatasuna, hezkuntza, politika, eleberriak…  Apalategi hori bera dekorazio, oroitzapen eta objektu kuttunen txokoa ere bada. Txoko berezia benetan.” Liburutegiko harribitxia : “Herrialde berdea”. Jonan Aranguren eta Jose Benito Mujika, 1974. Irakurtzen jarraitu Idoia, 39 | Egongela, Irun