Kaleko liburutegia, 04 | Saint-Romain-au-Mont-d’Or (Frantzia)

Urrezko kaleetan barrena oinez, La Demeure du Chaos (kaosaren egoitza) deritzon Arte Garaikidearen Museotik bi minutura, hara non, kaleko liburutegi bat. Honela dio: Cultivons le goût de lire. ITZULPENA : ” Irakurzaletasuna landu dezagun” Zehazki non dagoen? 35 rue de la République, 69270 Saint-Romain Irakurtzen jarraitu Kaleko liburutegia, 04 | Saint-Romain-au-Mont-d’Or (Frantzia)

Kaleko liburutegia, 03 | Lille (Frantzia)

Libururik ez dugu topatu oraingoan, bidaian ote dira ? Nous sommes des livres à se balader. Nous changeons de mains, de poches, de sacs à main. Livres sans frontières, passe-murailles d’écrivains. ITZULPENA EUSKARAZ: “Liburu ibiltariak gara gu. Eskuz aldatzen dugu, sakelez, zorroz. Mugarik gabeko liburuak, idazleen harresi apurtzailea.” Zehazki non dagoen? Place du Vieux Marché aux Chevaux 59 800 Lille (Frantzia) Irakurtzen jarraitu Kaleko liburutegia, 03 | Lille (Frantzia)

Kaleko liburutegia, 02 | Figuerolles, Montpellier (Frantzia)

Kaleko liburutegiekin gatoz oraingoan ere! Honako hau Monpellierreko Figueroles auzoan topatu dugu, fruta-denda baten eta taberna baten artean dagoen Scrupule liburutegi-liburudenda asoziatiboaren atarian hain zuzen ere! Ea azken honi tarte bat eskaintzerik badugun aurrerago, zer esana badago eta! Zehazki non dagoen? 26 Rue du Faubourg Figuerolles, 34070 Montpellier Irakurtzen jarraitu Kaleko liburutegia, 02 | Figuerolles, Montpellier (Frantzia)

Kaleko liburutegia, 01 | Guillotière , Lyon (Frantzia)

Etxeko liburutegietatik kalekoetara salto egingo dugu oraingoan. Liburutegi hauetan edonorentzat eskura daude liburuak, egunaren edozein ordutan, egunez zein gauez. Nahi duena gerturatu daiteke eta liburu bat hartu, eta trukean honen lekuan beste bat utziko du, edo ez. Dena konfiantza osoarekin. Argazkikoa non dagoen? Place Mazagran, 69007 Lyon Irakurtzen jarraitu Kaleko liburutegia, 01 | Guillotière , Lyon (Frantzia)