Maialen, 26 | Cerdanyola del Vallès (Katalunia)

Liburutegiari buruz… Lau urte igaro dira Euskal Herritik atera eta nire liburu kutunenak nirekin ekarri nituenetik. Liburutegi honek klasiko gustukoenak, iaz irakurritako liburuak eta oraindik irakurri gabekoak biltzen ditu. Beraz, bizirik dagoen entitate bat da niretzat. Triste, haserre edo minduta sentitzen naizenean, liburutegirantz nator eta barne indarra berreskuratzen dut. Liburutegiko harribitxia: Gabriel García Márquez-en “Ehun urte bakardadean” nire ahizparen Irungo apalategitik “lapurtu” nuen institutuko lan … Irakurtzen jarraitu Maialen, 26 | Cerdanyola del Vallès (Katalunia)

Naima, 25 | Egongela, Tromsø (Norvegia)

Liburutegiari buruz… Nire liburutegiek biltegiz asko dute. Bertan irakurri gabeko liburuak izatea gustatzen zait, horiek osatzen dute hain zuzen irakurtzeke ditudan liburuen zerrenda. Hara eta hona ibiltzen naizenez, ia hiru urtero liburutegi berri bat sortu behar izaten dut: egiteko zaila izaten da hori, baina zirraragarria aldi berean! Tromsøko liburutegia da argazkikoa. Liburu batzuk nirekin etorri ziren Bilbotik: King Kong teoria (Virginie Despentes, 2006), Aulki bat elurretan (Uxue Alberdi, 2007), … Irakurtzen jarraitu Naima, 25 | Egongela, Tromsø (Norvegia)

Kaleko liburutegia, 04 | Saint-Romain-au-Mont-d’Or (Frantzia)

Urrezko kaleetan barrena oinez, La Demeure du Chaos (kaosaren egoitza) deritzon Arte Garaikidearen Museotik bi minutura, hara non, kaleko liburutegi bat. Honela dio: Cultivons le goût de lire. ITZULPENA : ” Irakurzaletasuna landu dezagun” Zehazki non dagoen? 35 rue de la République, 69270 Saint-Romain Irakurtzen jarraitu Kaleko liburutegia, 04 | Saint-Romain-au-Mont-d’Or (Frantzia)

Simon, 25 | Logela, Le Rheu (Frantzia)

Simon, 25 | Chambre, Le Rheu (France) Sur ma bibliothèque… Je remonte le temps avec cette bibliothèque : des classiques de l’éducation nationale aux lectures de l’enfance en passant par les bouquins glanés dans des brocantes ou ceux qu’on m’a prêtés au début du siècle. Comme la pièce qui l’accueille, où plusieurs enfants de la maison se sont succédé, cette étagère a évolué au fil … Irakurtzen jarraitu Simon, 25 | Logela, Le Rheu (Frantzia)

Kaleko liburutegia, 03 | Lille (Frantzia)

Libururik ez dugu topatu oraingoan, bidaian ote dira ? Nous sommes des livres à se balader. Nous changeons de mains, de poches, de sacs à main. Livres sans frontières, passe-murailles d’écrivains. ITZULPENA EUSKARAZ: “Liburu ibiltariak gara gu. Eskuz aldatzen dugu, sakelez, zorroz. Mugarik gabeko liburuak, idazleen harresi apurtzailea.” Zehazki non dagoen? Place du Vieux Marché aux Chevaux 59 800 Lille (Frantzia) Irakurtzen jarraitu Kaleko liburutegia, 03 | Lille (Frantzia)