Begoña, 56 | Bulegoa, Irun

Liburutegiari buruz… Liburutegiak bere magalean jasotzen nau; bertan dauden liburuek naizena osatu baitute urtez urte. Liburutegiko harribitxia: Harribitxi bakar bat aukeratzea ez da erraza: Joseba Sarrionaindiaren “Ainhoari gutunak” , Marguerite Yourzenar-en “Memorias de Adriano”… Eskuartean dudan Wislawa Szymborskaren “Instante” aipatuko dut, izena ez bezala, haren poesia ezin hurbilagoa delako.         “Zuhaitzaren hosto guztiak erauzi zituen ekaitzak.         Bat ez. Hura adar biluzian bakar-bakarrik ibil zedin … Irakurtzen jarraitu Begoña, 56 | Bulegoa, Irun

Eider Adeletx | Izotz Fabrikako aldapatik gora, Trintxerpe

Liburutegiari buruz… As noites da Radio Lisboa entzuten pasa ditut gauak liburutegi honetan. Izar betaurrekodunen zai. 94.4 fm. Bigarren eskuko liburuak, atzerrikoak, zazpi aldiz irakurriak eta inoiz irakurri gabeak. Hautsak harrapatu baino lehenago irakurri nahi ditut denak, bat bera ere utzi gabe. Baina etengabean ari naiz liburu berriak ekartzen. Pilatu egiten zaizkit. Beldur naiz egun batean apalak ez ote dion pisuari eutsiko. “Itzalean logelan flexoaren … Irakurtzen jarraitu Eider Adeletx | Izotz Fabrikako aldapatik gora, Trintxerpe